XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Airearen erabilera eta kutsadura

17. jarduera

Airearen kutsadura

Airearen kutsadurari buruzko informazioa datorkizu jarduera honetan.

Irakur ezazu arretaz hurrengo testu hori, eta saia zaitez ulertzen ez diren hitz edo esaldien esanahia bilatzen edo irakasleari galdetzen.

AIREAREN KUTSADURA

Nola sortzen da airearen kutsadura?

Esan genezake, orokorrean, energi iturri diren ikatza eta petrolioaren errekuntzatik sortzen direla batik bat airea kutsatzen duten gasak.

Erregai hauek kopuru handitan erabiltzearen ondorioa da, beraz, airearen kutsadurarako bide nagusia.

Ikatzaren eta petrolioaren errekuntzan gas kaltegarriak eta partikula solido asko sortu eta askatzen dira atmosferan, eta hondakin kaltegarri horiek hautsa eta kea sortzen dituzte.

Kutsatutako airean dauden eta bizidunok arnasten ditugun aireko substantzia kutsagarrien artean sufre dioxidoa, auto eta motoreetako eskapeetako gasak eta gasolinak daraman beruna aurkitzen dira.

Beste ondorio batzuen artean, kutsadura atmosferikoak berotegi-efektua, ozono-geruzaren suntsidura eta euri azidoa sortzen ditu.

BEROTEGI-EFEKTUA

Substantzia organikoak erretzen direnean, karbono dioxidoa sortzen da eta hau atmosferan pila daiteke.

Historiaurreko denboretatik hasita, badirudi atmosferako karbono dioxidoaren kontzentrazioa beti berdintsua izan dela Lurreko atmosferan.

Baina, azkeneko mende honetan, kontzentrazio hori nabarmen gehitu da.

1900. urtean, atmosferako milioiko 280 karbono dioxidoa ziren eta gaur egun berriz, 340ra iritsi gara.

ATMOSFERAREN MUGA

KARBONO DIOXIDOA

EGUZKIAREN ERRADIAZIOA

KUTSATU GABEKO AIREAK

EGUZKIAK BEROTU EGITEN DU LURRAZALA ETA HONEK ERRADIAZIO INFRAGORRIAK IGORTZEN DITU